Zorionak!
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Abenduaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Bizi hiria » Bizikidetza » Zurrumurruen Aurkako Sarea

Zurrumurruen Aurkako Sarea

Zurrumurruen Aurkako Sarea
Leioako Udalak, 2030 Agenda markoaren barruan, gizarte-kohesioaren, bizikidetza inklusiboaren eta aniztasunaren defendatzaile den udalerri baten alde lan egiten du.

Helburu hori betetzeko oztopoetako bat immigrazioari buruzko zurrumurru faltsuak ugaritzea da. Oztopo hori gainditzeko, 2019. urtean Leioako Udala, Hezkuntza Sailaren bitartez, Euskadiko beste hiri eta udalerri batzuekin batera, Zurrumurruen Aurkako Sarean (ZAS) sartu zen. Horrela, Bartzelonan 2010ean jaio eta gaur egun Europa osoan zehar hedatuta dagoen sare baten parte izatera pasa zen.

Estereotipo, aurreiritzi eta zurrumurru faltsuen arabera pentsatzeak, iritzia emateak eta jokatzeak bizikidetzari egiten dioten kalteari buruz pentsamendu kritikoa eta kontzientzia sustatzea da helburua; horrek pertsonen diskriminaziora eraman gaitzan saihestea; eta, hori gerta ez dadin, jarrera horiek arbuiatzen dituzten pertsona eta erakunde ugari lortzea (elkarteak, klubak, komunitateak).

Pertsonen eta erakundeen inplikazioak hainbat partaidetza-maila ditu, konpromiso-maila txikienetik handienera:

  1. Estrategiarekiko atxikimendua sinatzea.
  2. Aldian-aldian informazioa jasotzea Leioako Zurrumurruen Aurkako estrategiari eta ZAS sareari buruz.
  3. Agenteen Sarean sartzeko Oinarrizko Prestakuntza jasotzea.
  4. Ekintza-taldeetan parte hartzea.

Leioko zurrumurrurik ez estrategia:

Zurrumurrurik ez gida



Zurrumurruen aurkako Ekintza Taldeetan parte hartzea erabakitzen duten agenteak hilero biltzen dira sakontzeko prestakuntza jasotzeko, zurrumurruen eraginari eta zurrumurru horiek desaktibatzeko modu eraginkorrenei buruz hausnartzeko, eta gezurrezko zurrumurruak eta buloak desegiteko ekintzak diseinatzeko eta gauzatzeko.

Ir HAPO Leioa

HAPO Leioa

Harpidetu albisteetara

Ir Hauteskundeak

Hauteskundeak

Ir Ordainketa-pasabidea

Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidea

Ir Faktura elektronikoa

Fakturazio elektronikoaren ataria

Ir Kontratugilearen profila

Ir Enplegua eta oposaketak

Ir Gaztelubide eta Zuhatzu

Ir Kultur Leioa

Ir HAPO

Ir Beste udal webgune batzuk

Copyright 2010 · Leioako Udala