Sarera konektatzen diren erabiltzaileen ezaugarriak oso desberdinak dira: entzumen, ikusmen, mugikortasun, irakurketa edo ulermen arazoak izan ditzakete, edo soilik testua erakusten duen nabigatzailea, pantaila txikia, zuri-beltzekoa, sareko konexio motela eta abar izan dezakete.
Web Irisgarritasuna aipatzen denean, Webgunearen eta bertako eduki guztietarako eta pertsona guztien sarbide unibertsala hartzen da hizpide, indibiduoaren berezko mugak (minusbaliotasuna) edo erabileratik eratorritako mugak (teknologikoak edo girokoak) albo batera utzita.
WAIk hiru irisgarritasun maila ezarri ditu: "A", "A" bikoitza eta "A" hirukoitza. Maila bakoitza lortzeko, ildo edo printzipio jakin batzuk bete behar dira.
Leioa.eu atariko orrialde guztiak W3C-ren XHTML 1.0 Gomendioaren arabera sortu dira, web garapena lortzeko eta ezaugarri semantiko eta egituratuarekin. Aurkezpen-geruza 2. mailako (CSS2) kaskada erako orriei buruz W3C-k eman duen gomendioaren arabera egin da.