Kultur Leioa Leioako Udalaren Kultura Saileko zentro publikoa da, kultura eta sorkuntza sustatzeko, babesteko eta zabaltzeko.
Diziplina askotarako gune moduan sortua, Kultur Leioa –2004ko irailean inauguratua– kultura-elkargune nagusi bihurtu da udalerrian. Ingurune zabalekoa, Kultur Leioa kulturarako eremu bat da Leioaren bihotzean.
Lanei 2001ean ekin zitzaien, eta
Artigues & Sanabria arkitekto katalanek gidatuta egon dira.
Zerbitzuak eta jarduerak
Kultur Leioak erabilgarria den 7.000 m2-tik gorako azalera du, 7 solairutan banatuta, horietatik bi 0 mailatik behera. Horietan guztietan, Kultur Leioak ekintzen eta zerbitzuen programa zabala eskaintzen du.
Auditoriumaren solairu berean, mota askotako emanaldi eta ekitaldietarako areto eta guneak daude. Horietako batzuk Entsegu Aretoa eta Ambigúa dira. Bertan, enpresek ere euren ekitaldi pribatuak egin ditzakete. Kultur Leioara sartzeko gunearen aurrean Erakusketa Aretoa dago. Erabilera ugariko espazio horretan erakusketa mota asko antola daitezke.
Liburutegiak bi solairu hartzen ditu eta, liburu kopuru handia izateaz gain, adin desberdinetarako eta erabilera jakinetarako zuzendutako guneak ditu.
Beste alde batetik, Kultur Leioan zenbait bulego daude: KZ Gunea, Euskara Zerbitzua edo Programazio eta Hedapen Kulturalerako Sailaren bulegoak. Zentroak Hitzaldi Areto bat ere badauka, eta prentsaurrekoak emateko erabiltzen da.
Bosgarren solairua nabarmendu beharra dago, urte osoan zehar egiten diren tailerretara baitago zuzenduta oso-osorik.
Jose Ramon Aketxe Plaza, 11
48940 LEIOA (Bizkaia)
Tfnoa.: 946 072 570
Faxa: 946 072 571
infokultur@leioa.eus
www.kulturleioa.com