Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Azaroaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Bizi hiria » Iraunkortasuna » Eskolako Agenda 21

Iraunkortasuna

Eskolako Agenda 21

Eskolako Agenda 21 ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du. Leioan hiru urte daramagu EA21 programa garatzen. Aurten (2008/2009 ikasturtea) Leioako sei ikastetxe daude parte hartzen hainbat ekintza ezberdinetan: Lamiako Ikastetxea, Barandiaran Institutoa, Artatza institutoa, Nª Sª de la Merced Ikastetxea, Askartza Claret Ikastetxea eta Betiko Ikastola.

Ingurumen hezkuntzako programa izanez, EA21en xede nagusiena da -bakarka zein kolektiboki- arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea.
    EA21 programarekin ondoko helburuak lortu nahi dira ikastetxeetan:

  • Hezkuntza komunitatean Tokiko zein Planetako ingurumenaren egoeraz sentsibilizazioa eta ezagutza landu, iraunkortasunaren aldeko jarrerak eta konpromisoak eragiteko.
  • Ikastetxe eta udalerriko ingurumen arazoen konplexutasuna identifikatu, aztertu, alternatibak proposatu eta Eskolen Udal Foroetan ezagutarazi.
  • Ikastetxe eta udalerriko iraunkortasuna lortzeko prozesuak abiatu.
  • Ikasleei bere ikasketetan, eskolan eta udalerriaren bizitzan protagonismoa eman.
  • Udalerriko edo eskualdeko eskolen arteko laguntza bultzatu, baita erakunde eta eskolen artekoa ere.
  • Garapen iraunkorrak dakartzan eskakizunei erantzun ahal izateko curriculuma egokitu, diziplinartekotasuna sustatuz eta metodologia ikertzaileak eta parte-hartzaileak erabiliz.

Ikastetxe bakoitzak helburu horiek zehaztu eta egokitu beharko ditu bere ezaugarri eta interesen arabera.

Ezaugarri horien artean bere udalerriko iraunkortasunaren egoera eta plangintza dago. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri gehienek Tokiko Agenda 21 garatzen dihardute bi elkarlaneko saretan bildurik Udaltalde 21 edo Udalsarea 21.

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa