Leioako Udalaren webgune ofizialean aurki daitekeen informazio erabilgarriari esker, herrian hobeto bizi eta herria hobetu ezagutzeko aukera dago, esparru politiko, sozial eta kulturaletik. Herritarren zerbitzupeko webgune publiko eta doakoa da.
Leioako Udalaren webgune gisa, Udaletik sortutako erakunde, udal zerbitzu eta ekimenak hurbilarazten dizkio herritarrari. Erakundearen eta herritarren arteko zuzeneko kanala da.
Leioako herriko webgune gisa, herritarrek sarbide azkarra izango dute bertan izandako edo izango diren albiste eta ekitaldietarako.
Leioako webgunearen etapa berri honetan, erabiltzeko errazagoa den atari bat garatu da, non erabiltzaile guztiek izango baitute aukera edukietara sartzeko, albo batera utzita urritasun pertsonalak, teknologikoak edo girokoak. Horretarako, etengabeko lana egiten dugu, webguneko edukien irisgarritasuna hobetzeko asmoz.