Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Azaroaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Bizi hiria » Kultura eta aisia » Lamiako Maskarada

Lamiako Maskarada


Lamiako Maskarada
Laster maiatzaren azken ostirala helduko da. 1979az geroztik, gure herrian, Lamiakoko kaleetan, tradizio mitologikoa ospatzen dugu egun horretan, pertsonaia, maskara, kantu eta dantzekin. Ospakizun horrek Maskarada izena du eta ez da antzerki soil bat. Helburu nagusia “gure historia”, “gure kultura” kontatzea da, gure sustraietara hurbiltzea eta herri honetako biztanleen izaeraren jatorria ezagutzea.

Gaur, Lamiako Maskarada festa bat da, baina ez zen erraza izan festa hori egiten hastea. Urtebetez, herritarrek gogor egin zuten lan, informazioa bilatzen eta adineko pertsonei kontsultak egiten, eta herri guztiaren laguntzari esker lortu zen behar zen guztia: agertokiak, jantziak, maskarak…

Geroztik, maiatzaren azken ostiralean mitologiarekin hitzordua dugu guztiok Lamiakon. Herriko kaleek bertako historiari eta kondairei buruz hitz egiten dute, garrantzitsua baita lur hauetan bizi garen pertsonek ondare hori ezagutu, errespetatu eta bizirik mantentzea. Horretarako, Leioara hurbiltzen diren guztiei gure historia eta kondairak kontatzen dizkiegu egun horretan.

Aurten ezin dugu Maskarada ospatu baina gogoan izango dugu eta, horretarako, Udalak eta Lamiako Maskaradak gauza bereziak prestatu ditugu. Lehen Hezkuntzako ikasleentzat jolas liburua, Maskaradaren historia eta esanahia ezagutzeko, eta argazki erakusketa ibiltaria, Leioako txoko guztietan Maskaradaren magia heltzeko.

Lamiako Maskarada

Informazio gehiago:

Lamiako Maskarada

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa