Zorionak!
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Abenduaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Bulego teknikoa » HAPO

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra

HAPO

Udalerriko lurzoruaren erabilerak definitu eta arautzen dituen udal araudia da Leioako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra, eta, gainera, Leioako hiri-hazkundearen eredua ere erabakitzen du. HAPO behin betiko onartu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak 1999 eta 2001. urteen artean Leioako udalbatzak eskatuta, eta, horrenbestez, udal planeamenduko garai bateko tresna, Arau Subsidiarioak alegia, ordezkatu zituen; aipatutako arau subsidiarioek udalerriaren hiri garapena arautu zuten demokraziaren lehenengo bi hamarkadetan, aurreikuspenak agortu arte.

Gaur egungo HAPOren helburuak dira hirigunea finkatzea, hirigune hori udalerriko auzoekin lotzea, eta auzoak beren artean lotzea. Era berean, babes ofizialeko etxebizitzen eskaintza zabala egiten da udalerri osoan zehar, izaera ekonomikoko jarduerak garatzeko lurzoruak gordetzen dira, hezkuntza, kultura, kirol, asistentzia eta beste hainbat arlotako ekipamendu publiko eta pribatuen sare zabalak aurreikusi dira azpiegitura eta zerbitzu hobeak eskaini ahal izateko, bai eta eremu libre eta gune berde gehiago ere.

Azken finean, HAPOren helburua da hiria modu adeitsuan egitea, bertan bizi, lan egin eta aisialdiaz gozatzeko komunitatea garatzea. Bizi-kalitate handiagoa lortzeko tokia egitea.

HAPOren informazioa, baita hau indarrean sartu zenetik onartu egin diren plangintza, kudeaketa eta exekuzio tresna guztiena ere, Leioako Udalaren Gardetasun atarian eskuragarri duzu.

Gardetasun ataria

Ir HAPO Leioa

HAPO Leioa

Harpidetu albisteetara

Ir Hauteskundeak

Hauteskundeak

Ir Ordainketa-pasabidea

Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidea

Ir Faktura elektronikoa

Fakturazio elektronikoaren ataria

Ir Kontratugilearen profila

Ir Enplegua eta oposaketak

Ir Gaztelubide eta Zuhatzu

Ir Kultur Leioa

Ir HAPO

Ir Beste udal webgune batzuk

Copyright 2010 · Leioako Udala