Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek (IKT) funtsezko zeresana hartu dute gazteen trebakuntzan, hezkuntzan eta beraien arteko harremanean. Teknologia berrien bitartez osasunerako hezteko, ohitura osasungarriak hartu behar dira kontsumoan, jendetasunean eta emozioetan, inguru berri horri dagokionez; hain zuzen ere, jarrera eta jokaera horien bitartez, gazteek gozatu egin behar dute pantailekiko elkarbizitzarekin, eta etekina atera behar diote elkarbizitza horri.
IKTak espazio esanguratsua dira gure gazteentzat. Garrantzitsua da harrera aktibo, inteligente eta ernaia piztea, bereziki pasiboa den harrerarekin alderatuta. Gazteei laguntza eman behar zaie, inguru berri hauek eskaintzen dituzten mezu eta emozioekiko begirada kritikoa izan dezaten. Horretarako, garrantzitsua da, beste zenbait arloren artean, kontuan izatea Interneten kalean bezainbeste babestu behar dugula geure burua. Sarean jartzen denak pribatua izateari uzten dio.
Pasahitza
- Guk gogoratzeko erraza eta gainerakoek asmatzeko zaila izan behar du.
- Letrak eta zenbakiak uztartu behar dira.
- Ez zaio inori eman behar pasahitza.
- Gutxi gorabehera, 6 hilabeterik behin aldatu behar da.
- Pasahitz desberdina erabili behar da sare sozial, helbide... bakoitzerako.
- Ordenagailua erabiltzen ez zabiltzanean, saioak itxi.
Segurtasuna
- Programen bertsioak eguneratu.
- Ez ireki SPAMik edo artxibo susmagarririk.
- Ez gorde segurutzat jotzen ez duzun ezer.
- Deskonektatu geokokapenaren aukera, inork ez dezan jakin non zauden.
- Webcam-a aktibatu egin daiteke, erabiltzen egon ez arren. Estal ezazu, beharrezkoa bada.
Informazioa
- Ez jarri datu pertsonalik (telefonoa, helbidea...).
- Hobe da zure argazkia ez jartzea; horren ordez, jarri gustatzen zaizun baina identifikatzen ez zaituen marrazki bat, paisaia bat edo beste zerbait.
- Kontuz ibili sarean jartzen dituzun argazki eta bideoekin, zeren, behin igota, beraien gaineko kontrola galtzen duzu.
- Erabil itzazu nick-ak Internetetik nabigatzeko.
- Aktiba ezazu pribatutasuna, erabiltzen duzun edozein sare sozialetan.
- Ez amore eman beste pertsona batzuek sarean egin diezazuketen xantaiaren edo presioaren aurrean. Horrelako zerbait gertatzen bada, esaiozu helduren bati.
Garrantzitsua
- Ez erabili beste pertsona batzuen informazio pertsonalik eta ez itzazu etiketatu, erabilera publikokoak izatera heldu daitezke eta.
- Ez hartu beste pertsona batzuen identitaterik, zeren, legez kontrakoa izateaz gain, jartzen duzuna, txantxetan izan arren, denen bistan geratuko da, eta oso zaila da ezabatzeko.
- Ez jarri beste pertsona batzuen argazkirik, bideorik... euren adostasunik gabe, salatu egin zaitzakete eta.