Leioako Udalak urrats bat gehiago eman du erabiltzaileak informatuta izateko nahian, 2.0 webean egonez. Izan ere, Leioak badauka dagoeneko presentzia aktiboa Facebook, X, Instagram, YouTube eta abarretan. Asmoa berritzea izan da, bai eta udal site-aren erabiltzaileekin parte-hartze aktiborantz jotzea ere. Erakusleiho hutsa izateari utzi dio, eta parte hartzeko eta ezagutzak nahiz bizipenak trukatzeko kanala bihurtu da.
2.0 webgunea ohiko aplikazioek azken erabiltzaileari zuzendutako web-aplikazioetarantz izan duten bilakaeraren irudikapena da. Jarrera bat da, eta ez, zehazki, teknologia bat. 2.0 webgunea ohiko aplikazioek azken erabiltzaileari zuzendutako webaren bitartez funtzionatzen duten aplikazioetarantz izan duten trantsizioa da. Lankidetza sortzen duten aplikazioak eta idazmahaiko aplikazioak ordezkatzen dituzten zerbitzuak dira.