Gizartean, gizon eta emakumeek tradizionalki izan duten papera asko aldatzen ari da azken hamarkadotan, eta berdintasun errealerako bidean egindako aurrerapen handia egin den arren, emakume eta gizonen arteko desberdintasuna arazo eta errealitate da gaur egungo gizartean.
Datu ugari dago emakumeen egoera okerragoa islatzen dutenak. Eta egoera hori azaleratu egiten da hainbat faktoretan: genero indarkeria; erabaki-lanpostu gutxiago; eskubideen, baliabideen eta onura sozial eta ekonomikoen irispen, kontrol eta erabilera mugatua; garapen pertsonal eta profesional okerragoa; etxeko lan eta zaintza lanetarako dedikazio maila altua, etab.
Hori dela-eta, Leioako Udala 25 urte luze darama udalerriko emakume eta gizonen arteko berdintasunerako programak eta ekintzak sustatzen eta burutzen, eta modu berezian, herriko emakumeen egoera hobetzen saiatzen da.