Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Urriaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Bizi hiria » Gazteen lonjetarako gida

Gazteen lonjetarako gida

Gazteen lonjetarako gida
Gidak sei atal dauzka: gai administratiboak, harremana, segurtasuna, bizikidetza, bizigarritasuna eta osasuna. Gai administratiboek kontratua egitearen beharrizana aipatzen dute, eta aseguruak edukitzearena, arrisku askotarikoa eta ardura zibilekoa. Beharrezkotzat jo zen, baita ere, lonjako ordezkariren baten eta jabearen telefonoak edukitzea. Espazioak bizigarria izan behar du, ur, argi eta komunarekin, 100m2-tik beherako espazioan, 2,30 metroko gutxieneko garaierarekin, eta ezin du etxe batekoa berezkoa den ekipamendurik eduki, hala nola, sukaldea edo oheak. Lonja erabiltzean ezin da eragozpenik sortu komunitatean zaratak direla-eta, eta horrexegatik, 23:00 eta 7:00 bitartean, arreta handiagoz ibili behar da eta leioaztar guztioi eragiten digun zaraten gaineko araudia errespetatu, baita lonja inguruan ere. Osasunari dagokionez, behar bezalako aireztatzea beharrezkoa da, lonja garbi eduki eta botika-kutxa izan. Azken atala dela-eta, segurtasuna, gehienezko edukierarako formula ezartzen da, distantziak, argi-seinaleak jartzeko beharra, su-itzalgailua eta beste zenbait neurri ere bai.

Lonjen erabilerak bizikidetza arazorik sortuko balu komunitatean, Udalak gatazkak elkarrizketaren bidez kudeatzeko zerbitzua jartzen du herritarren eskura.

Gazte-Lonjak

Leioako Gazteen Lonjetako Bizikidetzarako Zerbitzua

Aurrekariak

2013an hasi zen proiektua, udalerriko gazteen lonjen errealitatea ezagutzeko asmoz. Horretarako, modu koordinatuan lan egin zen Udaltzaingo, Gaztegune, eta 14 eta 35 urte bitarteko ikasleak dituzten Hezkuntza Zentroekin. Landa lana ere egin zen, gazte-lonja modura erabiltzen ziren lokalak identifikatzeko. Lonjen erabiltzaileekin elkarrizketak egin ziren euren errealitatea, profila, adinak, erabilerak, azpiegiturak eta baliabideak ezagutzeko. Argazkia osatzeko, auzotarrekin hitz egin zen eta lonja bakoitzarekin zegoen bizikidetzaren kalitatea neurtu.

Lan horrek errealitatearen isla eman zuen, hezkuntza zentro guztiek eta 1.300 gaztek (lonjen erabiltzaile zuzenak) parte hartu baitzuten orotara. Ondoren, Gazteen Lonjen Dossierra egin zen, Aisialdiaren Erabilerari buruzko Txostena (Hezkuntza Zentroak).

Informazio gehiago:

Gazteen lonjetarako gida

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa