Leioako Udalaren site-an jarritako ReadSpeaker ahots-irakurgailuari esker, ahots goran irakur daiteke webgune hau. Ahots gora egindako irakurketari esker, errazago ulertu ahal izango duzu webgune honetako informazioa. Ondorioz, webgunea irisgarriagoa eta erakargarriagoa da erabiltzaileentzat. Erabiltzaile gisa, ez duzu deskargarik egin behar; “entzun” botoian sakatzea baino ez duzu, eta irakurketa automatikoki hasiko da.
Testuaren zati bat aukeratzen baduzu, erreprodukziorako botoi bat agertuko da automatikoki saguaren erakuslearen ondoan, eta, horri esker, azkar sartu ahal izango zara aukeratutako testuaren irakurketa funtziora.
Nola funtzionatzen du?
Honela agertzen da erreprodukzio botoia orrialde honetan.
“Entzun” botoian klik egitean, kontrol-panela agertzen da (ikusi beheko irudia), eta ReadSpeaker automatikoki hasten da testua irakurtzen ahots goran.
Kontrol-paneletik honakoa egin dezakezu:
Bolumena doitu
Irakurketa motelarazi
Irakurketa eten
Irakurketa berrabiarazi
“Ez dago soinurik?” aukeratu, zure nabigatzaileak ez badu flash erabiltzen
Aukeratu “Doikuntzak”, zerbitzuaren funtzionamendua pertsonalizatu nahi baduzu
Doikuntzen menutik honakoa egin dezakezu:
Testua hitzez hitz eta/edo esaldiz esaldi nabarmenduta ikusi nahi duzun aukeratu, edo nabarmendutakoa kendu nahi baduzu
Testua aukeratzean “entzun” botoia agertzea nahi duzun aukeratu
Nahi duzun irakurketa-abiadura aukeratu: motela, ertaina edo azkarra
Flash irakurgailuan klik egiten baduzu, ikusgai egongo da, teklatutik erabiltzeko aukera izan dezazun:
Erreproduzitu/Pausatu: zuriune-barra
Eten: Escape tekla
Bolumena igo: goranzko gezia edo teklatu numerikoaren + tekla
Bolumena jaitsi: beheranzko gezia edo teklatu numerikoaren - tekla