EUSKARALDIA Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2021ko Maiatzaren 12a
Hemen zaude: Hasiera » Bizi hiria » Bosgarren edukiontzia

Gure misioak aurrera jarraitzen du

Organikoa birziklatu

Organikoa birziklatu
Birziklatzearen aldeko gure misioak aurrera jarraitzen du. Leioako Udalak laguntza eskatu nahi dizue, oraindik, zerbitzuan inskribatuta ez bazaudete, ingurumena zaintzeko dugun misioaren parte izan zaitezten.

Etxean sortzen diren bio-hondakinak, gordinak edo prestatuak, birziklatzeko, egunero, bosgarren edukiontzia edo edukiontzi marroia erabiltzen egiten duzuen lan horri esker, ingurumenaren heroiak izango zarete.

Bat egin gure misioarekin eta birziklatu jatorri begetala duen materia organikoa edukiontzi marroian. Zure laguntzarekin, Leioako ingurumenarekin are konprometituago dagoen udalerria izatea lortuko dugu.

Orain okela eta arraina ere birzikla daitezke

Bizkaiko Foru Aldundiak hondakin organikoak tratatzeko sistema aldatu du, edukiontzi marroian okela eta arraina ere jaso ahal izateko, gordinik eta kozinatuta.

Aldaketa horren bidez, beste urrats bat egin da mota horretako hondakin gehiago batu eta birziklatzeko, ezarritako helburuei jarraituta eta hainbat proba eta egiaztapen egin ostean, kalitatezko konposta egiteko behar diren parametroak ziurtatzeko.

Helburua

Gaur egun, gure zakar poltsaren %40 materia organikoz osatuta dago, batez ere, janari hondakinak. Leioaztarrok, orain arte, 1.506.720 kg* materia organiko sortu dugu, eta gaika bilduta, bere zikloarekin jarraitzen du aurrera, konposta egiten duen tratamendu-instalazio batean.

Gaur egun, udalerriko 3.000 etxebizitza inskribatu dira hondakin begetalen gaikako bilketa zerbitzuan. Horrek esan nahi du Leioako etxeen %23 ari direla birziklatzen honezkero.

Helburua da, gutxienez, etxebizitzen %30ek bereiztea materia organikoa.

* ZERBITZUA MARTXAN JARRI ZENETIK, JATORRI BEGETALEKOAK BAKARRIK IZANIK (2015EKO MAIATZA - 2020KO ABENDUA).

DAGOENEKO INGURUMENAREN ALDEKO 7.000 HEROIK BAINO GEHIAGOK BIRZIKLATZEN DUTE LEIOAN.

HAU BOTA DAITEKE

Animalia-jatorriko hondar kozinatuak edo gordinak (haragi-hondarrak, hestebeteak, arraina, itsaskiak, arrautza-hondarrak eta horien oskolak, hezurrak, etxeko animalien ilea eta gazta).

Jatorri begetaleko hondar kozinatuak edo gordinak (fruta-, barazki-, lekale-, barazki-, pasta- eta arroz-hondarrak, haziak).

Lore eta landareen hondarrak, baratzeko hondarrak, belarra eta kimaketa-hondarrak.

Kafe hondarrak eta iragazkiak, infusio-poltsatxoak, ogi-hondarrak, gailetak eta opilak, fruitu lehorrak eta horien oskolak, fruta-hezurrak eta kortxo naturaleko tapoiak.

Sukaldeko papera, paperezko ezpainzapiak eta mahai-zapiak, kartoizko arrautza-ontziak eta kartoi ondulatu zikina (guztiak materia organikoz bustiak edo zikinduak).

Burruntzietarako edo beste elikagai batzuetarako zotzak, izozki-makilak eta antzekoak.

Txikoria, algak, alpistea, kafea, gozokiak eta litxarreriak, zerealak, irina, marmelada.

Poltsak, ontziak eta tresna konpostagarriak.

HAU EZ BOTA

Erraztatutako hautsa.

Errautsak, zigarro-mutxikinak eta hautsontziko hondakinak.

Animalien gorozkiak.

Katuen hondarrak.

Lorontzietako lurra eta zohikatza.

Olioa edo beste edozein likido, jatorria gorabehera.

Pixoihalak, konpresak eta tanpoiak.

Paper-zapi bustiak.

Lotura itsaskorrak, esparatrapuak, kotoia, belarrietarako kotoi-txotxak.

Sukaldeko papera, paperezko ezpainzapi eta mahai-zapiak, arrautzontziak eta uhinkartoia, garbiak badaude, hots, edozein substantziaren hondakinik ez badute.

Eranskailuak eta gainerako elementu itsasgarriak (fruten azaletan datozenak kendu behar dira edukiontzi marroian bota baino lehen).

Konpostagarriak ez diren poltsak eta ontziak.
Kit organikoa

Kit organikoa

Zerbitzuarekin bat egiten duten etxebizitza bakoitzari materia organikoa banatzeko kita emango diogu, dohainik. Kit organikoak zakarrontzi aireztatua dauka, etxean hondakinak batzeko; 150 poltsa biodegradagarri; zer birzikla daitekeen jakiteko imana; eta edukiontzi marroia irekitzeko bi giltza elektronikoa.

Ezin da plastikozko poltsarik erabili, bakarrik poltsa biodegradagarriak, kitean datozenak bezalakoak. Denda eta merkataritza gune handietan eros ditzakezu poltsa horiek.

Ir Bosgarren edukiontzia

Bosgarren edukiontzia

Ir Koronabirusa

KoronabirusaEGUNEROKO BULETINAK

Harpidetu albisteetara

Ir 2020ko hauteskundeak

2020ko hauteskundeak

App deskargatu

App Leioa Iphone

App Leioa android

Ir Ordainketa-pasabidea

Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidea

Ir Faktura elektronikoa

Fakturazio elektronikoaren ataria

Ir Kontratugilearen profila

Ir Enplegua eta oposaketak

Ir Gaztelubide eta Zuhatzu

Ir Kultur Leioa

Ir HAPO

Ir Beste udal webgune batzuk

Copyright 2010 · Leioako Udala