Zorionak!
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Abenduaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Bizi hiria » Iraunkortasuna » Tokiko Agenda 21

Iraunkortasuna

Tokiko Agenda 21

Leioako Udalak herriari buruzko Tokiko Agenda 21 jarri du abian. Proiektu honen bitartez, datozen urteotan tokiko Ekintza Plana egin nahi da, gure udalerriko ingurumen, ekonomia eta gizarte arloko diagnostiko batean oinarrituta; eta hori, Leioa herri iraunkorragoa izan dadin.

Tokiko Agenda 21 programak garapen iraunkorraren printzipioak aplikatu nahi ditu udal esparruan; hau da, ongizatea eta bizi-kalitatea hobetu nahi ditu, etorkizunari uko egin gabe. Eta hori, ez soilik ingurumen arloko gaietan, ezpada gizartean eta ekonomian ere.

Udal konpromisoak Aalborgeko Gutunaren (Europako Hiri eta Herrien Iraunkortasunerako Gutuna) eta Euskal Herriaren Iraunkortasunaren Konpromisoaren bidez zehaztu dira.

Dagoeneko, Udalak amaiera eman die diagnostiko faseari eta Ekintza Plana egiteko faseari, eta, orain, apurka-apurka, plana aplikatzen ari da. Horretarako, Gestores Europeos enpresaren laguntza espezializatua dauka; izan ere, enpresa horrek esperientzia handia dauka gai honetan.

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa