2023-02-01 Larunbatean makilen soinuak itzuliko dira
Pandemiaren ostean, ohiturak berreskuratzen jarraitzen dugu, eta larunbatean makilen eta Santa Agedako kantuen doinuak entzungo dira berriz Leioako kaleetan. Santa Agedako XXXII. kantu lehiaketa ospatuko da, eta abesbatzak egun osoan zehar egongo dira gure kaleetan zehar eguna girotzen. Irabazleen sari-banaketa, aldiz, otsailaren 11n izango da, Kultur Leioako erakusketa aretoan, goizeko 12:00etan. Irakurri gehiago
2023-01-31 Igeriketa ikastaro berriak nagusientzat
Sakonetak bi igeriketa ikastaro berri prestatu ditu 15 urtetik gorakoentzat, hastapen eta hobekuntza ikastaroak. Ikastaroek bi hilabeteko iraupena izango dute, martxoaren 1etik apirilaren 27ra, eta astean hiru saio egingo dira. Izena-ematea otsailaren 13tik 17ra izango da lehentasuna dutenentzat, eta gainerakoentzat otsailaren 20tik 22ra. Irakurri gehiago