Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Azaroaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Bizi hiria » Berdintasuna » Emakumeen aurkako Indarkeria prebenitzea

Emakumeen aurkako Indarkeria prebenitzea

Badira urte batzuk, Leioan, berdintasun, errespetu eta segurtasunaren balioak batera lantzeko garrantziaz sentsibilizatzeko lan handia egiten hasi ginenetik.

Neskato eta emakumeen aurkako indarkeria saihestea lehentasunetako bat da. Horrela, urtero, azaroan, neskato eta emakumeen aurkako indarkeriarekin bukatzeko eta hura salatzeko sentsibilizazio kanpainak jartzen dira martxan, eta aldi bakoitzean gizartearen esparru desberdinetan jartzen da azentua, hala nola, gazterian, gizonengan edo semeek beren amen aurka darabilten indarkerian.

Genero indarkeriaren biktima diren emakumeenganako arreta hobetzeko Tokiko koordinazio protokoloa

Leioak Tokiko Protokoloa dauka 2007tik. Aurrerapen handia dakar genero indarkeriaren biktimak detektatu eta horiei arreta emateko prozedura protokoloen hobekuntzan, emakumeen seme-alabak sartuz euren esku-hartze esparruan.

Protokoloak lan-tresna informatibo eta pedagogikoa izan nahi du, inplikatutako profesional guztiei aukera ematen dielako arazoaren aspektu anitzak eta erantzun desberdinak ezagutzeko.

Koordinazio mahaia dauka, eta bertan, politikariek, teknikariek, herrizaingoko langileek, gizarte eragileek eta emakumeen elkarteek parte hartzen dute arazo handi honen arretan eta detekzioan hobetzen joateko.
Igualdad

Beste telefono interesgarri batzuk:

  • Eusko Jaurlaritza-Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza: 900 840 111
  • Udaltzaingoa: 944 008 021
  • Leioako Udala: 944 008 000
  • Osasun Zentroa: 946 007 001
  • Leioako Udaleko Gizarte Zerbitzuak: 944 801 336

Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako zerbitzuak

Berdintasun Arloak emakumeei zuzendutako zerbitzu egonkorrak eta bereziak dauzka, hala nola, Arreta Psikologikoa edo Arreta Juridikoa. Zerbitzu horien bidez, urtez urte, emakume talde ezberdinei orientazioa ematen diete genero indarkeriarekin lotutako euren arazo espezifikoen gainean.

Genero Indarkeria Prebenitzeko tailerrak hezkuntza zentroetan

2004tik, 150 prestakuntza tailer baino gehiago egin dira, 2.400 mutil eta neskari zuzenduak, eta Leioako 12 hezkuntza eta lanbide zentro desberdinetan. Tailer horien helburua da errespetu eta berdintasunezko jarrerak eta harremanak lortzea, eta era berean, sexuen arteko berdintasuna baloratzen ikastea bere osotasunean.

Informazio gehiago:

Tailerrak

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa