Kakarik eta txizik gabeko kaleak eta lorategiak izateko
Irtenbidea zure eskuetan dago
Entzun zure txakurrari eta jaso haren gorotzak
Keinu sinple horren bitartez, lan garrantzitsua egingo duzu Leioako kale eta lorategiak garbi eta egoera osasungarrian mantentzeko. Zure txakurrak ezin ditu bere kabuz kendu.
Arazoak herritar guztiei eragiten die, gune horietako batzuk osasungaitz bihurtzen baitira, jasotzen ez den kaka-kopuru handia dela eta.
Gehienek beren maskoten eginkariak jasotzen badituzte ere, pertsona batzuek, oraindik, ez dituzte bere txakurren gorotzak kentzen lorategi eta kaleetatik.
Kalean txiza egiten duenean, garbitu haren gernuak
Animalien gernua arazoa da, osasungarritasunaren eta bizikidetzaren aldetik.
Zure maskotak hiri-altzarietan edo eraikinen fatxadetan txiza egin dezan eragozten saiatu, eta, egiten badu, diluitu txiza ur eta ozpinaren nahaste batez. Horrela, kiratsa eta korrosioa prebenituko dituzu.
batzen ez duenak ordaindu egiten du
Gogoratu ekintza horiek Animalien Jabetzaren Ordenantza Arautzailean tipifikatuta daudela. Ordenantza horretan zenbait zigor jasota daude, tipologiaren araberako zenbatekoekin.
Kaleak eta lorategiak kakaz eta txizaz garbi mantenduta, usain txarrak, zikinkeria eta beste osasun- eta bizikidetza-arazo batzuk saihestuko ditugu.
Eraman ura eta ozpina botila batean, txiza garbitzeko, eta gorotzak batzeko poltsak.
Txakur askeentzako aisialdi-eremuak
Hiri atseginagoa edukitzeko, eta oinezkoak eta animaliak elkarrekiko begirunez egon daitezen, Leioak txakurrentzako 16 aisialdi-eremu espezifiko ditu. Haien azalera 80.000 m2-koa da guztira.
Maskotek aske goza dezakete eremu horiez, beren jabeen kontrolpean eta begiradapean, betiere. Gogoratu aisialdi-eremu horietan ere gorotzak jaso behar direla.