Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Abenduaren 03a
Hemen zaude: Hasiera » Bizi hiria » Inmigrazioa eta Kulturartekotasuna

Inmigrazioa eta Kulturartekotasuna

Inmigración e Interculturalidad


2019ko urrian, Leioako Udalak "Inmigrazio eta Kulturarteko Bizikidetzako II. Plana, 2019-2023" onartu zuen, gizarte-kohesioa hobetzeko eta kulturen arteko bizikidetza sustatzeko.

Dokumentu honen bidez, Udalak ekintza-ildoak ezarri eta toki-administrazioaren jarduna hobetu nahi du, beste gizarte-eragile batzuekin eta herritarrekin batera, harrera-gizartean inklusioa eta kultura-aniztasunaren kudeaketa lortzeko.

Gaur egun udalerria osatzen duten herritarren jatorrien, hizkuntzen, sinesmenen, balioen eta ohituren aniztasunak erronka berriak planteatzen ditu bizikidetzarako, eta aukera berriak, berriz, bizikidetzaren kudeaketari ikuspegi global eta integratzaile batetik heltzeko, zeinak puntu komunak ikusarazteko eta batzeko eta kultura-aniztasunetik eratorritako aberastasuna aprobetxatzen jakiteko ahaleginak finkatuko baititu. "Inmigrazio eta Kulturarteko Bizikidetzako II. Plana" erronka horiei erantzuteko eta aukera horiek aprobetxatzeko onartu da.

Helburu orokorrak

  • Etorkinen kolektiboko pertsonei dagokienez, udal-jarduketen efizientzia eta efikazia hobetzea.
  • Etorkinak gizarteratzeko prozesuak garatzea, kulturarteko espazioak sustatuz bertakoen eta etorkinen arteko interakziorako eta bizikidetzarako.
  • Ghetizazio sozialaren arriskua edo edozein zentzutan taldekako bidegabekeria-sentimenduen sorrera minimizatzea.

Harrerarako baliabideen gida

Leioako Udalak gida bat jarri du zure eskura, gure udalerrira etorri berri den edonorentzat informazio interesgarria erraz eta erraz jasotzeko moduan.

Gida hau 7 hizkuntzatara itzulita dago, ahalik eta pertsona gehienentzako tresna erabilgarria izan dadin, gure bizilagunen artean dagoen hizkuntza-aniztasunari erreparatuta.

COVID-19 txertaketa kanpaina

Osasun txartel indibiduala (OTI), aldi baterako osasun laguntzarako agiria edo osasun laguntza jasotzeko eskubidea bermatzen duen agiria duen pertsona: adinagatik dagokionean, Osakidetzak SMS bat bidaliko dio, hitzordua eskatzeko estekarekin.

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa