Oinezko eta txirrindularien arteko bizikidetza segurua
Leioa errespetuzko gune bihur dezagun
Oinezko eta txirrindularien arteko bizikidetza segurua
Ez gara oinezko, txirrindulari edo gidari hutsak; oinez, bizikletaz edo autoz gabiltzan pertsonak gara.
Gune komunak partekatzen ditugu, eta onena, osasungarriena eta eraginkorrena elkar ulertzea da.
Leioako Udalak bidegorri-sarea handitzen jarraitzen du. Horretarako, 2022an zehar, 16.630 metro baino gehiago izango dituzte finkatutako bidegorriek, dagoeneko existitzen direnak eta proiektatutakoak batuta.
Txirrindularientzat eta oinezkoentzat mugatutako gero eta gune gehiago dagoen arren, leku batzuetan elkarrekin egon behar dute, modu seguruan.
Zirkulazio-arau sinple batzuk betez, denon artean lortuko dugu Leioa gozamen eta errespetuzko gunea izatea, bai txirrindularientzat bai oinezkoentzat.
OINEZKOA
Oinezkoek lehentasuna duten aldean
Gune honetan lehentasuna izan arren, hobe da bizikletentzat markatutako eremuan ez zirkulatzea.
Errespetatu seinaleak.
Txirrindulariek tarte egokia utzi behar dute oinezko bat aurreratzean.
Bidegorrian
Ezin duzu bidegorrian zirkulatu. Bizikletaz ibiltzeko gunea da.
Ibil zaitez bidegorriaren ondoan dauden espaloietatik, eta, gurutzatu behar baduzu, lehentasuna txirrindulariek dutela gogoratu, oinezkoen pasabideak dauden lekuetan izan ezik; kasu horietan, txirrindulariek zuri utzi behar dizute pasatzen.
TXIRRINDULARIA
Oinezkoek lehentasuna duten aldean
Gomendagarria da 5 km/h ez gainditzea.
Errespetatu oinezkoen lehentasuna eta jaramon egin seinaleei.
Espaloietan ezin zara bizikletaz ibili.. Jaitsi bizikletatik oinezko asko egonez gero edo egoerak hala behar badu.
Es conveniente que mantengas una distancia de seguridad de un metro al rebasar a un peatón.
Ez egin oinezkoen segurtasuna arriskuan jar dezakeen maniobrarik.
Kontuz ibili erraiaren ondoan umerik edo adinekorik egonez gero.
Bidegorrian
Hobe da 15 km/h baino arinago ez ibiltzea, eta, betiere, trafiko-seinaleak errespetatu beharko dituzu.
Oinezkoekin zeharkatu beharreko alde seinaleztatuetan, lehentasuna eman behar diezu beti.
Galtzadan
Leioa “30eko eremua” da eta, beraz, ezin da 30 kilometro orduko abiadura gainditu. Bizikletak galtzadatik ibiliko dira eta galtzadaren erdialdea hartu ahal izango dute.
Jarri beti besteek ondo ikusteko moduan. Ez geratu automobilaren angelu itsuan eta ez ibili aparkatuta nahiz geldituta dauden ibilgailuetatik gertu.
Errespetatu semaforoak eta oinezkoen pasabideak.
Txirindulariek igarotzeko lehentasuna daukate bizikletetarako pasabideetan motordun ibilgailuen aldean. Ibilgailuek gelditu eta pasatzen uzteko denbora izan dezaten, pasabidera astiro hurbildu beharra dago.
Oinezkoen pasabideetan txirrindulariek ez daukate lehentasunik ezta ere ibilgailuen aldean.
BIZIKLETA ALOKAIRUA
Leioako Udala Bizkaiko Foru Aldundiarekin lanean ari da dagoeneko, Bilbo Handiko udalerriek, elkarrekin, bizikletak mailegatzeko sistema bat martxan jar dezaten, erabiltzaileentzat erakargarriagoa, eta beste garraiobide publiko bat izan dadin.