Behargintza Leioa Zentrua, herri garapen ekonomikorako Bizkaiko Foru Aldundia-Lan eta Trebakuntza Sailak, EUDEL, BBK Gaztelanbidean eta Leioako Udalak egindako apostu bat dugu.
Herri garapenerako sortutako hurbileko egitura bat izanik, trebakuntza, enplegua, enpresak sortzea, herri merkataritza, eta edozein tamainako herriko enpresen aldeko ekintzak bultzatzen arituko gara, Leioa denon kontua dela aurrez aurre izanik eta bertatik, herrikide guztiekin lan egitearen garrantzia azpimarratuz, dena ere geraldi ekonomikoaren aurka egiteko.
Gure estrategiak:
Herri agente guztien ahaleginak bateratu.
Lana sortu.
Enpresa eta ekonomi aukera berriak bilatu.
Herri ekonomiaren sektore desberdinak bultzatu.
Herrik garapenean informazio teknologiek duten garrantzia aintzat eduki.
Herri agenteak suspertu, beraien esku, makina bat tresna jarriz.