Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Abenduaren 09a
Hemen zaude: Hasiera » Ezagutu Leioa » Toponimia

Toponimia

Leioako leku-izenak

Leioako leku-izenak Liburu honetan, azken hiru urteetan egin den Leioako toponimia ikerketa-lanaren emaitzak batu eta herritarren esku ipini dituzte Leioako Udalak eta Akademiak. Lanaren egileak Mikel Gorrotxategi, Iratxe Lasa eta Goizalde Ugarte dira. Herriko 800 bat lekuren izenak jaso dira, gaur egun bizirik direnak ez ezik, desagertutakoak ere bildu direlarik.

Leioako leku-izenak “Izenak” izeneko bilduma barruan argitaratu da. Bilduma horren xedea euskal toponimia ezagutaraztea da. Izan ere, Euskaltzaindiaren Onomastika lanak euskal izenen ikerketa du helburu, bai antroponimoena (ponte izenak, deiturak...) bai toponimoena (toponimia nagusia, txikia, exonimia, kale izendegiak, etxe izenak...). Izen horiek bildu, sailkatu, ikertu eta arautu ondotik, beharrezkotzat jotzen du Euskaltzaindiak izenen forma zuzenak plazaratzea, euskararen erabileran eta normalizazioan eragina izan dezaten. Hain zuzen ere, hori da “Izenak” bildumaren xedea.

Informazio gehiago:

Leioako leku-izenak (pdf)

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa