Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Azaroaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Ezagutu Leioa » Historia

1/3Historia

Leioako ikuspunto historikoa

1526an sortu zenez gero Leioa sakabanatutako baserriz osatutako udalerria izan da. Abelazkuntza eta nekazaritza izan dira jarduera nagusiak. XIX. mendearen amaieran industrializazioa iritsi zenean, aro berriari eman zion hasiera: etxebizitzak eraikitzeko, industriarako, aisialdirako... espazio berriak prestatu ziren. Baina aldaketa handiena 1960ko hamarkadan izan zen gero eta biztanleria handiagoaren bizi-maila igoarazi zuten enpresa garrantzitsuak finkatu zirelako. Biztanleriaren hazkundeak eta ondorioz hiriak izandako garapenak oraindik ere jarraitzen du.

Behera jaitsi ezazu Ana Lopez Asensio-ren "Leioa a través de la Historia" liburua.
Leioa a través de la Historia Liburu hau Leioako edozein liburutegitan eskura daiteke.

Asieratik herria sortu arte

1526. urtera arte Leioako historia Erandioko elizatearekin batera joan zen. Erandio 1100. urtean eraikitako Santa Mariako parrokiaren inguruan eratu zen. Leioa leku estrategikoan zegoelako, itsasadarra eta Abra mendean hartzen zituelako, Bizkaiko leinuetako jaun boteretsuek eskualde hau aukeratu zuten beren dorretxeak eraikitzeko eta, XIII. mendeaz gero, Bando Gerrako zenbait pasarte garatzeko.

XV. mendearen amaieran, lurraldea baketu zenean, ekonomiaren eta demografiaren arloetan argi eta garbi susperraldia izan zen. Baserriak ugaldu egin ziren eta elkarbizitzako gidaritza beren esku hartzeko taldeak eratu ziren, noblezia feudalaren uztarpetik askatuta.

Ekimen horietako bat San Joan Bataiatzailearen elizari egokitu zitzaion. Izan ere, ermita txikia besterik ez zen eta 1526ko urriaren 31n Erandioko parrokiakoa izateari utzi egin zion. Batetik, Erandioko parrokiatik oso urrun zeuden Leioan sakabanatutako baserriak, eta, bestetik, auzi luzea izan zuten hamarrenak kobratzeari buruz. Horren guztiaren ondorioz, beste elizate bat sortu zen Uribeko Merindadearen barruan, Bizkaiko Batzar Nagusietan bere ordezkariak zituena. Harrezkero San Joango elizaren hormak herriaren bizitza osoaren lekuko izan dira.

Hurrengoa
Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa