Zorionak!
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Abenduaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Ezagutu Leioa » Pinosolo Parkea

Pinosolo Parkea

Parque de Pinosolo Familiak eta beren gonbidatuek aisialdirako eta olgetarako erabiltzen zuten lursaila, eta, luze barik, tenisean jokatzeko, ehizan aritzeko eta zaldiz ibiltzeko leku gisa erabiltzen hasi zen. Horrekin batera, familiak bertako landare eta landare exotiko anitz zituzten lorategiak sortu zituen, eta aniztasun handia eman zien.

Familiak aisialdirako onibarra eraikitzeko ideia baztertu zuen, eta, ondorioz, parkea bera bertan behera utzi zuten. Gisa horretan, parkean dagoen baserrian bizi zen zaindaria soilik gelditu zen. Denbora pasa ahala, sasiak eta sastraka orubea estaltzen hasi ziren, eta gaur egun ikus daitekeen naturalizazio prozesua pairatzen hasi zen. Era berean, perretxikotan joaten zirenen leku bihurtu zen, bait,a ehiza-debekualdia bukatzean, ehiztariena ere. Zoritxarrez, egon bazegoen hondakinak isurtzeko leku moduan erabili zuena, legez kontra joan arren.

Azkenik, 2000. urteetako lehen hamarkadan, historia hau hasi eta 100 urte geroago, Leioako Udalak jatorrizko orubearen lursailak eskuratu ahal izan zituen eta, hainbat urtez, gunea berreskuratzeko lanak gauzatu zituen, egungo parkea eta basotxoa atontzeko. Emaitza hiriaren erdigunean dagoen naturaren benetako altxorra da.

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa