Zorionak!
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Abenduaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Ezagutu Leioa » Horoskopoaren Parkea

Horoskopoaren Parkea

Parque del horóscopo Parke hau gai zeltei dago lotuta, hain zuzen ere, zuhaitzen horoskopo zeltarrari; kultura hori, oraintsuko ikerketa batzuen arabera, estu lotuta dago euskal tradizioarekin. Dublingo Trinity Collegeko zientzialari talde batek ziurtatu du Irlandako lehenengo biztanleak Euskal Herritik eta Galiziatik heldu zirela, beraiekin zenbait fauna eta flora espezie eramanez; horiekin, irlan finkatu eta beraien leinua ezarri zuten.

Berdegune berri honek 7.000 metro koadro belar eta 21 zuhaitz espezie berezi ditu. Zuhaitzak hiruko taldeetan daude jarrita, eta, beraz, 61 zuhaitz daude guztira. Era berean, 2 metroko zabalera duen bide bat dauka, adierazitako 21 tokietara joan ahal izateko. Toki horietako bakoitzean, plaka batean dago jasota zein zuhaitz mota den –euskaraz, gaztelaniaz eta latinez–, zein datatan datorren bat pertsonen jaiotzarekin eta zuhaitz bakoitzaren ezaugarriak, zuhaitzaren babesa jasotzen duten pertsonen antzekoak.
Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa