Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Abenduaren 09a
Hemen zaude: Hasiera » Ezagutu Leioa » Santi Mami baseliza

Santi Mami baseliza

Santi Mami baseliza Santi Mami baseliza.

Santi Mami edo San Mames baseliza XVII. mende aldera Erandioko udal barrutian barroko estiloan eraikitako elizatxoa da; Leioako izen bereko auzoaren ondoan dago, eta bi udalerrietako herritarrei eskaintzen die zerbitzua. Kapadoziako Mami santuari eskainitakoa da, eta izena ematen dio bi udalerrietako Santi Mami auzoari. Handik hurbileko baserriak dira Mantziena eta Pepetxuena (Leioa) eta Martxikoena (Erandio).


Deskribapena


12,50 x 7,35 metroko oinplano laukizuzena du. Hormak harlangaitzezkoak dira, eta izkinak harlanduzkoak. Joan den mendeko 80ko urteetan, horma guztiak karez zurituta zeuden, harlangaitzez egindako kanpai bateko kanpai-horma izan ezik; goian harrizko gurutzea zeukan. Gaur egun bistako adreiluz eratutako kanpai-horma dauka. Estalkia bi isurkikoa da, zurezko lau zutabetan bermatzen den teilatu zuta, eta mendebaldeko arku zuzeneko atearen gainean ataria osatzen du. Horrez gain, bao txikiak ditu iparraldean eta hegoaldean. Lurzorua lauzaz egina da. Aurrean ataria du. Barruan Mami deunaren irudia dago gordeta.


Santi Mami baselizaren antzinako argazkia Santi Mami baselizaren antzinako argazkia.

Erabilera


Abuztuaren 17ko Santi Mami eguna ospatzeko, meza eta erromeria izaten dira. Lehenengo erreferentzia 1898. urtekoa da, baina 1935era arte ez da ageri festa horiek ospatu zireneko berririk; urte hartako ekitaldien barruan tokiko jota dantzarien lehiaketa izan zen, gitarra eta bandurria doinuekin, eta bertsolari lehiaketa; baita txistuarekin eta danbolinarekin egindako erromeria ere. Gaur egun, ospatzen jarraitzen da festa egun hori Erandioko baselizan meza eginez, eta ondoan dauden Leioako zelaietan erromeria eginez, jarraian; bi udalerrietako agintariak bertaratzen dira, auzoko herritarrekin batera.


Iturriak: "Ermitas de Bizkaia I-II-III" de Gurutzi Arregi eta "Leioa a través de la historia".

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa