Leioako auzoak eta erdigunea lotuko dituen hiri barruko autobus zerbitzu berria martxan da honezkero.
Lejoan Busak argi berdea dauka leioaztarrak gertuago eta hobeto konektatuta egon daitezen. Horretarako, hiru unitateko flota bat erabiliko da, eta
bi ibilbide egingo dituzte, udalerri osoko guneak lotzeko. Halaber, gaueko zerbitzua egongo da,
Gautxori linea bat egongo baita asteburuetan.
Autobus unitate bakoitzak hauek ditu: 38 leku (24 jarrita, 13 zutik eta eserleku bat), mugikortasuna murriztuta dutenentzako arrapala, wifi librea eta USB konektoreak, gailuak kargatzeko.