Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-06-14 HABEren mailak egiaztatzeko ikastaro trinkoak eskaintzen ditu udal Euskaltegiak
euskategia anuncio / euskaltegia iragarkia

HABEren mailak egiaztatzeko ikastaro trinko desberdinak eskaintzen ditu Leioako Udal Euskaltegiak, uztaila eta irailean. Uztaileko ikastaroetan matrikulazioa egiteko epea ekainaren 19tik 21era izango da zabalik, eta irailerako ikastaroetan izena emateko uztailaren 10etik 13ra.

Guztira 85 orduko ikastaroak dira, hau da, bost ordu egunero, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:30era. Uztaileko ikastaroak ekainaren 29tik uztailaren 21era izango dira, eta irailekoak hilaren 1etik 22ra. Ikastaro bakoitzerako ordaindu beharreko tasa 93,50 eurokoa da.

Informazio gehiago behar izanez gero:
Mastitxu Udal Euskaltegia
Iparraguirre etorbidea, 78
94.464.00.02
euskaltegi@leioa.net

Erlazionatutako dokumentuak:

Informazioa (vnd.openxmlformats-officedocument.wordprocessingml.document, 15 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa