Zorionak!
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Abenduaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Konpondu

Konpondu

Konpondu Eusko Jaurlaritzaren ekimena zen, Juan José Ibarretxe lehendakariaren bitartez. Ekimenaren helburua bakearen eraikuntzan herritarren partaidetza bultzatzea zen, betiere, konpondu.net web gunearen bitartez. Web orri horretan, partaidetzarako ekimen desberdinak jaso nahi ziren, eta, bertan, herritarrak aktiboki inplikatu ahal izango ziren alderdi politikoena soilik ez zen bake prozesuan. Eztabaidarako espazioa zen, non alderdi politikoak bakearen eraikuntzari dagokionez aztertzen ari ziren gai berberei buruzko iritziak eman zitezkeen.

Konpondu ekimenak partaidetzarako bide desberdinak eskaintzen zituen, herritar guztiek bakearen eraikuntzari buruz dituzten iritziak biltzeko. Era desberdinetan har zitekeen parte: galdetegi bat betez, alderdi politikoei mezua bidaliz, telefonoz eta, are gehiago, blogean hitz eginez eta elkarrizketa-foro desberdinetan parte hartuz.

Blogean jasotako iritziak, inkestak eta partaidetzarako beste bide batzuk zuzenean bidaltzen ziren New Yorken dagoen Columbiako Unibertsitateko Gatazken Konponketarako Sailera ondorioen txostena egiteko. Ekarpen guztiak eta jasotako mezuak zuzenean igortzen zitzaizkien alderdiei, Sail horrek egindako ondorioen txostenaren bitartez. Gaur egungo Eusko Jaurlaritzak baztertu egin du ekimen hau.

www.konpondu.net

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa