Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-03-07 Martxoaren 8a ospatzeko elkarretaratzea eta murala egingo dira bihar
8marzo / martxoak8

Leioako Udalak, urtero legez, bihar 13:00etan Bulebarrean egingo den elkarretaratzean parte hartzeko gonbitea luzatzen du, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Aurten, gainera, Arte Ederretako Pintura Masterraren ikasle bik, Liesbeth Montoyak eta Elisa Pintok, mural bat margoztuko dute goizean zehar Bulebarrean bertan.

Baina hauek ez dira Berdintasun sailak antolatu dituen ekintza bakarrak, hilabete osoan zehar hainbat aukera ezberdinetaz gozatzeko aukera izango dugu, ‘Femenino Plural’ ahozko narrazioa, antzerkia, dantza edota ikastetxeetan indarkeria matxista prebenitzeko izango diren tailerrak.

Honetaz gain, gogoratu, hilaren 31ra arte Kultur Leioako liburutegian eskuragai dagoela Berdintasun sailak egindako liburu, filme eta komikien aukeraketa. Hemen atxikituta.

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburu, filme eta komikien aukeraketa (pdf, 1615 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa