Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2017-01-30 Leioako Behargintzaren prestakuntza ekintza berrien proposamena
beharigntza / behargintza

Inguruko enpresei eta Behargintza Leioa zerbitzuko erabiltzaile diren langabetuei entzun eta gero prestakuntza proposamen hauek prestatu ditu Behargintza Leioak, 2017an aurrera eraman nahi diren proiektuekin bateragarriak direnak.

Lehentasunezko lan ildoen artean, beren lehen lana lortu nahi duten gazteei arreta ematea dago, Hazilan eta Txertatu Merkatuan proiektuen bitartez, Europako Gizarte Funtsak oso ondo baloratu dituenak. Prestakuntza enpresan praktiketara sartzeko tresna gisa erabilita, prestakuntza ekintza desberdinak antolatzen dira, gaur egun, enpresek hainbeste baloratzen duten profil balioaniztuna lantzeko. Lan merkatuak malgutasuna eskatzen duelako.

Ildo horretan, gaitutako gazteentzat, batez ere, “Trebatzaileak trebatzeko ikastaroa” eta “Android aplikazio mugikorrak garatzeko ikastaroa” eskainiko dira. Bestetik, prestakuntzarik ez duten gazteen kasurako, ostalaritzaren munduan identitate profesional bat lantzeko aukera eskaintzen da, Sukaldeko laguntzaileen ziurtagiri profesionalaren bidez, edo estetika eta irudi pertsonalaren munduan, “Ile-apaindegiko laguntzaile” ziurtagiriarekin.

Gazteak lehentasunezkoak badira pairatzen duten langabezia tasa dela-eta, langile gaituak edo 35 urtetik gorakoak ere ezin dira ahaztu. Eten digitala konpontzen saiatzeko, “Interneten nabigatzeko hastapen ikastaroa”, eta lan eskaintza publikoetara aurkezten direnentzat, “IT Txartelak lortzeko prestakuntza”. Azkenik, lehenago ziurtagiri bati dagokion prestakuntza unitateren bat bete dutenen kasuan, gainerakoak betetzen laguntzen die Behargintza Leioak, Lanbidek ziurtatutako identitate profesionala izan dezaten.

Hala ere, bilatzen ari zaren hori aurkitzen ez baduzu eta zure prestakuntza edo profil profesionalari buruzko erabakiak hartzeko laguntzarik behar baduzu, gogoratu zu laguntzeko prest gauzkazula orientazio eta prestakuntza ataletan. Etorri Behargintza Leioara edo hitzordua eskatu.

Erlazionatutako dokumentuak:

Prestakuntza eskaintza (pdf, 318 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa