Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-04-22 Leioako Plan Orokorraren aldaketaren proposamena Ibaiondo aldean
Area 16B / 16B zonaldea

Leioako Udalak partaidetza prozesua jarri du martxan Leioako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean aldaketa bat egiteko, Ibaiondoko 16B aldean, hain zuzen ere.

Joan den apirilaren 19an Udal Planeamenduaren Aholkularitza Batzordea batu zen, hau da udal teknikariak, hirigintza batzordeko kideak eta Leioako hainbat elkarteetako ordezkariak, aldaketa proposamen hau jorratzeko. Laster batzar informatiboa antolatuko da parte hartu nahi duten herritarrentzat, aldaketaren nondik norakoak azaltzeko eta iritziak jasotzeko. Prozesu hau amaitzerakoan Hirigintza Batzordetik pasatuko da aldaketa proposamen hau, eta azkenik, Osoko Bilkuratik pasatuko da behin-behineko onarpena jasotzeko.

Proposatutako aldaketa:

16B Aldearen eremua gaur egun finkatuta dago eta gehien bat erabilera industriala duten eraikinek osatzen dute (%62). Gainerako %38-a, merkataritza eta bulego erabileretara zuzentzen da.

Aldaketaren arrazoiak:

- Antolamendu berriaren ezarpena
- Erabilera nagusiaren aldaketa, industrialatik tertziariora.
- Xehetutako antolamenduaren parametro berrien ezarpena: eraikigarritasuna, alturak, oinplanta kopurua, aparkalekuak.
- Planeamenduaren exekuzioaren aldaketa zuzkidura-jarduketen bidez.

Proposatutako irtenbidea:

Leioako Plan Orokorraren aldaketaren proposamen hau Ingurumen Ebaluazioaren ikuspuntutik aztertu da, 2016ko urtarrilaren 15eko Erabakiaren bitartez Eusko Jaurlaritzaren aldeko txostena jasoz. Dokumentua ikusgai izango da Udal web gunean


Erlazionatutako dokumentuak:

Informazioa (pdf, 510 kb)

Aldaketaren proposamena (pdf, 29536 kb)

Ingurumen txostena (pdf, 142 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa