Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-11-21 Tokiko entitateen kontrataziorako diru-laguntzen bigarren deialdia
contratacion / kontratazioa

Leioako Udalak udalerriko enpresei lagundu nahi die kontratazioari buruzko eskaerekin. Krisi ekonomikoa aintzat harturik eta kontziente izanik zein garrantzitsua den lan eskaeretara egokitutako taldea izatea, langileak jardunaldi osoz behin-behinean kontratatzeko Diru-laguntza Programa batekin hasten du 2014 urtea Udalak.

Kontratazioa finantzatzeko bideak artikulatzen ari diren beste erakunde batzuekin batera, Udal honek, Lanbideren programa baten bitartez, udalerriko enpresei aukera eman nahi die lan-kontratudun langileak edukitzeko euren beharrizanen arabera.

Deialdiko baldintzak hauexek dira:
• Helbide soziala udalerrian duten enpresek jaso dezakete diru-laguntza.
• Lan kontratua apirilaren 25 eta azaroaren 30 arteko epean, sinatu behar izango da.
• Hautagaiek hurrengo perfilak izan behar dituzte:
- Diru-sarrerak bermatzeko errenta kobratzen dutenak.
- Lehen lanik izan ez duten 35 urtetik beherakoak.
- Azken 18 hilabeteotan, 12 hilabetez langabezian izan diren pertsonak,
Lanbiden inskribatuta.
• Prozedura norgehiagoka bidezkoa izango da. Hau da, hautagaitzak baloratzean puntu gehien lortzen duten enpresei diruz lagunduko zaie.
• Zer hartuko da kontuan?
Besteak beste, holako gauzak hartuko dira kontutan:
- Entitatearen tamaina. Enpresa txikiek handiek baino puntu gehiago izango dute.
- Kontratatutako pertsonaren jatorria. Irizpide baztergarria ez den arren, Leioakoak diren hautagaiei emango zaie lehentasuna.
- Sortu berriak diren enpresek eginiko kontratazioak.

Aldatutako puntuak:

LEHENIK: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko enplegua sustatzeko tokiko ekintzak kontratatzeko diru-laguntzak eskuratzera bideratutako eskabideak aurkezteko epe berri bat irekitzea, honako ildo berezi honetan: “Diru-sarrerak bermatzeko errenta kobratzen dutenak, lehen enplegua lortu duten 35 urtetik beherakoak, eta azken 18 hilabeteotan gutxienez 12 hilabetez Lanbiden izena emanda egon direnak kontratatzea”.

BIGARRENIK: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko enplegua sustatzeko tokiko ekintzak kontratatzeko diru-laguntzen oinarri arautzaile eta deialdiko 2. eta 6. oinarriak aldatzea.

Aldaketa horrela geratuko litzateke:
- Eskabideak aurkezteko epea luzatzea oinarri arautzaile eta deialdiaren aldaketa aldatzen den egunetik bertatik 2014ko abenduaren 17ra arte, aipatu oinarri arautzaile eta deialdiak aurreikusten zituzten laguntza kopurua bete ez delako.
- 2014ko apirilaren 25etik azaroaren 30era bitartean gauzatutako kontratuak diruz lagunduko dira.

Erlazionatutako dokumentuak:

Oinarriak (pdf, 284 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa