Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-03-17 Gurasoentzako ON LINE ikastaroak
Cursos on-line para padres y madres / Gurasoentzako ON LINE ikastaroak

Leioako 0-2 eta 2-6 urteko umeen gurasoentzako ON LINE formazio-ikastaroak antolatu ditu Udal Hezkuntza sailak. Izena 94.607.25.76 telefonoan eman behar da, eta apirilaren 1etik 4ra gauzatuko da matrikula Hezkuntza Sailean, Kultur Leioako laugarren solairuan. Matrikularen kostea: 60,50 €

Adin tarte bakoitzari egokitutako arlo ezberdinak landuko dira, familia eta bizitzaren antolakuntza, zeinetan ikusiko baitira ordezko zaintza, aitaren inplikazioa, ikastetxearekiko harremanak eta ikasketa arrakastaren sustapena, familia gatazka eta bikotearen estresa, e. a.; garapen kognitibo-linguistikoa, sozio-emozionala eta motorra ere landuko dira; garapenerako estimulazioak, eta bertan arauak eta mugak, jolasa eta ikaskuntzarako estimulazio materialak, estimulazio linguistikoa e. a.; eta azkenik, hazkuntza gakoetarako tokia zabalduko da, zeinetan elikadura eta lo ohiturak, haginkadak edota hezkuntza zentroan nola moldatu behar den bezalako gaiak ikusiko baitira.

Izena 94.607.25.76 telefonoan eman behar da, eta apirilaren 1etik 4ra gauzatuko da matrikula Hezkuntza Sailean, Kultur Leioako laugarren solairuan. Matrikularen kostea: 60,50 €

Erlazionatutako dokumentuak:

Ikastaroa 0-2 urte (pdf, 149 kb)

Ikastaroak 2-6 urte (pdf, 151 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa