Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Maiatzaren 02a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2024-04-16 Leioaztarrek udalerriko Berdintasunerako V. Plana egiten parte har dezakete apirilaren 30era arte esteka honetan klik eginez. Udalaren webgunetik ere jaitsi daiteke (erantsitako dokumentua) eta berdintasuna@leioa.eus helbidera bidali."> Udalak jakin nahi du Leioan genero-desberdintasunekin amaitzeko egindako ekintzei buruz herritarrek egiten duten balorazioa. Horretarako, herritarrek galdetegi bat bete eta zuzenean bidali behar dute esteka honetan klik eginez. Udalaren webgunetik ere jaitsi daiteke (erantsitako dokumentua) eta berdintasuna@leioa.eus helbidera bidali.
/

Leioako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Plana garatzen jarraitzen du Udalak. Diseinua modu parte-hartzailean eta elkarlanean egingo da ordezkari politikoen eta udaleko teknikarien, gizarte-eragileen eta leioaztarren artean.

V. Planaren zati gisa, Udalak hainbat topaketa eta elkarrizketa jarri ditu abian udalerrian berdintasunaren arloan inplikatuta dauden eragileekin, eta galdetegi bat ere eman da, genero-desberdintasunekin amaitzeko Leioan garatutako ekintzei buruz herritarrek duten balorazioa eta ezagutza jasotzeko.

Galdesortara zuzenean sartu eta bidali daiteke esteka honetan klik eginez, udalaren web orritik ere jaitsi daiteke (erantsitako dokumentua) eta berdintasuna@leioa.eus helbidera bidali.

Azkenik, ebaluazioaren eta diseinuaren zati gisa, dauden datuak eta estatistikak berrikusiko dira, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan zer aurrerapen egin diren eta zer gai hobetu behar diren jakiteko.

HELBURUAK

V. Plan honen helburu orokorrak hauek dira:
• Berdintasuneko aurrerapenak eta hobekuntzak ezagutzea, lau urteko lanaren ondoren.
• Datozen urteetarako berdintasunaren arloko plangintza eta orientabideak zehaztea.
• Leioako udalerritik gertu dagoen plan errealista bat izatea.
• Plan bat egitea herritarrekin eta herritarrentzat.
• Berdintasunaren presentzia handitzea udal-agendan, haren jarduera eta eremu guztietan.
• Berdintasunerako gobernantza lantzea udal-arlo guztietan.
Gainera, beste helburu espezifikoago batzuk ere nabarmentzen dira, hala nola udaleko arlo bakoitzean berdintasunaren erreferenteak identifikatzea Berdintasunerako Sailarteko Batzordea osatzeko, aurrera egiten jarraitzeko indarguneak eta hobetu beharreko arloak identifikatzea, eta langileak berdintasunaren arloan sentsibilizatzea, besteak beste.

SARE SOZIALAK:
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA

Erlazionatutako dokumentuak:

GALDETEGIA (pdf, 114 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa