Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-03-02 Berdintasunari buruzko liburuen erakusketa
Mujer leyendo / Emakumea irarkurtzen

Kultur Leioako liburutegian, gaurtik eta martxoaren 15era, berdintasunaren gaiarekin lotutako liburuen erakusketa egongo da. Erakusketa hori datorren martxoaren 8an izango den Emakumeen Nazioarteko Egunerako egitarauaren barruan dago.

Liburu bilduma horretan, berdintasuna jorratzen ale asko dago, bai euskaraz, bai gaztelaniaz, eta adin guztietarako. Berdintasun Sailak eta Kultur Leioako liburutegiak herritarren esku jartzen dute gida hau, balio ez sexistak eta hezkidetza lantzeko helburuz.

Bilduman, 5 eta 8 urte bitarteko umeentzako ipuinak daude, 12 urtetik gorako gazteentzako eleberriak, baita helduentzako gidak ere, hala nola, Contar cuentos cuenta, Educar en femenino y masculino edo Guía de comunicación no sexista.

Erlazionatutako dokumentuak:

Gida (pdf, 641 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa