2014-10-08
Leioak hamar lanpostu berri eskaintzen ditu gizarte bazterketaren arriskuan dauden leioaztarrentzat edota diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenentzat
Interesdunek LANBIDEn egon behar dira inskribatuta
Behargintza Leioa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ematen dituen tokiko enplegua sustatzeko ekintzetarako diru-laguntzen deialdiaren markoan, hamar lanpostu berrien eskaintza publikoa egiten du.
Eskaintza honetan izena emateko interesdunek leioaztarrak izan behar dira eta Lanbiden inskribatuta egon behar dira. Honetaz gain, diru-sarrerak bermatzeko errenta jaso edo honako baldintzaren bat bete behar dute: 35 urte edo gutxiago izatea; 45 urtetik gorako langabetua izatea (lan eskatzaile gisa inskribatuta, gutxienez, 6 hilabetez); iraupen luzeko langabetuak; gizarte bazterketa arriskuan egotea; ezgaitasunen bat izatea; familia ardura duen emakumea izatea; edo genero indarkeriaren biktima den emakumea izatea.
Hamar lanpostu hauek beteko dituztenen kontratuak sei hilabeterako izango dira, lan jardunaldi partzialean. Auzo Laguntzaileentzako zazpi postu izango dira eta Salgaiak Hiri barrutik Garraiatzeko Zerbitzuarentzako hiru pertsona kontratatuko dira.
Informazioa gehiago eskuratzeko; atxikitutako dokumentuetan edota Barhargintza Leioan (94.400.8051) edota behargintza@leioa.net
Erlazionatutako dokumentuak:
Oinarriak (vnd.openxmlformats-officedocument.wordprocessingml.document, 388 kb)
Partekatu:
Itzuli