Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-09-12 Aterpe Leioa Gazteguneko tailerretan izena emateko epea astelehenean irekiko da
UKGaztea / UKGaztea

Aterpe Leioa Gaztegunean kurtso honetan izango diren tailerretan eta ikastaroetan izena emateko epea astelehenean, irailak 15, irekiko da. Ekintza hauek 14 eta 35 urte bitarteko gazteentzat zuzenduta daude.

Aterpe Leioa Gazteguneak leioaztar gazteentzako zuzendutako ikastaro eta zerbitzuen programazio potoloa eskaintzen du. Honetaz gain, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Uribe Kostako udalerriek antolatutako UK Gaztea programaren ikastaroak ere izango dira aurten. Hauen artean:

- Elikagaien manipulatzaile ikastaroa.
- Beldur Barik bideosormen tailerrak.
- Lehen sorospenak.
- Ingelesa ikastaroak.
- Jendaurrean hitz egiteko gakoak.
- Lan esparruan gure burua saltzen ikasteko sormen teknikak.
- Droga testing-a. Informazioa eta prebentzioa sustatzeko.
- Enpresa praktikak beka programa.
- Bitartekaritza eta inklusio zerbitzua.

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 2027 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa