Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-11-12 Ostegunean zozketatuko dira Leioandiko Babes Ofizialeko Etxebizitzak Zozketan gonbidapena duten eskatzaileak egon ahal izango dira
leioandi / leioandi

Datorren ostegunean, azaroak 15, eguerdiko 12.00etan zozketatuko dira Leioandin egingo diren Babes Ofizialeko 100 Etxebizitzak. Zozketa hau berrikuntzekin dator, Eusko Jaurlaritzak egindako azken aldaketaren ondorioz zozketa ez da irekia izango, hau da, eskatzaileen artean 100 gonbidapen banatu dira zozketan egon ahal izateko. Gainontzekoek internet edo telefono bidez kontsulta behar izango dute emaitza.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailetik adierazi duten moduan, guztira 964 eskatzaile sartuko dira zozketa honetan, eta hauetatik 100 lagun egon ahal izango dute zozketan.

Bestalde gonbidatuta ez dauden eskatzaileek Etxebideko web gunean (www.etxebide.info) web gunean ikusi ahal izango dute zozketaren emaitza, edota Eusko Jaurlaritzaren Herritarrengana Arreta telefonoan, 012ra deituz arratsaldean.

Etxebizitzen artean, lau etxebizitza mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoak izango dira. Halaber, 61 etxebizitza gordeko dira izen-ematearen antzinatasuna lau urtetik gorakoa dutenentzat. Gainera, beste 29 etxebizitza 25 eta 35 urte bitarteko bizikidez osaturiko bizikidetza-unitateentzat izango dira, eta azkenik, sei etxebizitza gordeko dira gainerako eskatzaileentzat.

Eskatzaileek hainbat kupotan aldi berean parte hartzeko baldintzak betetzen badituzte, atal honetan finkatutako lehentasun-hurrenkera jarraituko da.

Itxaron-zerrenda agortuz gero, esleitu gabe geratzen diren etxebizitzak, dagokion Lurralde ordezkariak zozketa bidez esleituko ditu araudiak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituzten eskabideen artean. Posible izango da Etxebiden izena emateko eskabideak kontuan hartuko diren azken eguna atzeratzea eta sustapenean interesa dutela adierazitako udalerriak zabaltzea.

Informazio gehiago:

Zozketaren emaitzak

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa