Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Azaroaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-02-06 Elikagai manipulatzaile ikastaroa izango da Behargintzako bulegoetan Izena emate epea zabalik dago jada
Behargintza / Behargintza

Behargintza Leioako bulegoetan elikagai manipulatzaile ikastaro berria jarriko da martxan hilaren 23an, izena emateko epea irekita dago jada. Jakin beharrekoa da ikastaroa tabernetako zerbitzari, merkatal langile eta sukaldarientzat zuzenduta dagoela.

Ordaindu beharrekoa desberdina izango da ikasle bakoitzarentzat, zerbitzariek eta merkatal langileek 50 euro ordaindu beharko dute, eta sukaldariek 70 euro ordainduko dute. Dena dela, ikastaro hau diru laguntzak eskaintzen ditu lanean dabiltzaten ikasleei matrikula merkeagotzeko, Fundación Tripartitaren eskuz. Beraz, diru laguntza hau zerbitzari zein merkatarientzat 7.5 eurokoa izango da, eta sukaldarientzat 10.5 eurokoa.

Bestalde, Behargintzan izena eman dutenek %30eko deskontua izango dute, eta Leioako Merkatarien Elkartearen kide direnak ere beste %30eko deskontua izango dute.

Ostalaritza langileak eta sukaldaritza ikasleek hilaren 23an, astelehena, izango dute lehen saioa 17.00etatik 20.00etara, eta bigarrena azteazkenean, hilaren 25an izango da ordutegi berean. Zerbitzariak saio bakarra izango dute, asteartean, otsailak 24an, 17.00etatik 20.00etara. Azkenik, komertzio minoristetik eratorriak astelehena, hilaren 23an, izango dute lehen saioa eta bigarrena azteazkena, hilaren 25ean, biak ordutegi berdinean 15.00etatik 16.30era.

Ikastaro honetako saio guztiak Behargintzako bulegoetan izango dira, Mendibile 3. zenbakian.
Informazio gehiago eta izena emateko: Jon López (678.78.87.92)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa