2012-10-18
Euriagatik abisu horia izango dugu datozen orduetan
Leioako Udalak alertan dauka prebentzio eta ekintza zerbitzua, datozen orduetarako aurreikusitako meteorologia-egoeraren bilakaeraren zain; izan ere, abisu horia aktibatu da, 60 l/m2-tik gorako prezipitazioak izan daitezkeelako 18.00etatik 24.00etara arte gaur.
Gaurko aurreikuspen meteorologikoen arabera, neurrizko zaparradak izan daitezke; leku batzuetan indartsuak izan daitezke, eta astebururako ere aurreikuspenak oso antzekoak dira; beraz, abisua mantentzen da.
Hori guztia dela-eta, leioaztarrei gomendioa egiten zaie dagozkion prebentzio-neurriak har ditzaten, hala errepidean nola herrian bertan, urak har ditzakeen lekuetatik ibilgailuak kenduz.
informazio gehiago www.euskadi.net/112 edota www.euskalmet.net web guneetan.