2012-10-09
Leioak Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana prestatzen ari da
II. Planaren iraunaldia bukatu dela ikusita, Planaren Ebaluaketa eta Leioako Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. Planaren 2012-2015, oinarria den Diagnostikoa martxan jarri du Leioako Udalak. Guzti hau aurten amaitzeko asmoa dago.
Prozesu honetan, MURGIBE, berdintasunerako aholkularitza, enpresa esleipendunaren Laguntza Teknikoarekin kontatuko da. Bertatik, hurrengo hilabeteetan Udaleko langileriarekin eta herriko gizarte eragileekin harremanetan jarriko dira prozesurako informazioa biltzeko, galdetegi, elkarrizketa, eztabaida taldearen bitartez, besteak beste.