Zorionak!
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Abenduaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-10-02 Torresoloko urbanizazio lanak hasi dira
Txorierri / Txorierri

Torresolo inguruko urbanizazioari dagozkion obrak hasi dira, kanpoko kirol eta aisiarako gunetik Ondiz eta Txorrieri auzoetarantz.

Lan horiek Torresolo inguruan garatzen ari den urbanizazio prozesuaren barruan daude, Ondiz ondoan eta Txorierritik gertu. Urbanizazioak bi fase desberdin ditu. Lehenengoa oraintxe bertan hasi da, promotoreek ordaindutako 900.000 euroko kostua dauka, eta 230 Babes Ofizialeko Etxebizitza eraikiko diren ingurua urbanizatzean datza, baita gaur egungo Ondizko sarbidea ordezkatuko duen kale berria eraikitzean ere, erabilerraztasunerako araudiak betez. Bigarren fasea, etxebizitza libreen sustapenarekin lotuta dago, eta etxebizitza horiek eraikitzen hasten direnean hasiko da fase hau ere bai. Bigarren fase horren barruan ibilgailu eta oinezkoentzako sarbide berri bat egitea barne hartzen du.

Hala ere, Txorerriko sarbide hori ahalik eta arinen eraikitzen hasteko, Leioako Udalak eta Torresolon lanean ari diren promotoreek, erabilera publikoaz eta ukaezinezko ondasun sozialaz kontziente, Kolaborazio hitzarmena sinatu dute urbanizazio lanekin hasteko eta Txorierri auzoko sarbide berri bat segituan exekutatzeko.

Sarbide hori kale berri bat izango da ibilgailu eta oinezkoentzat. Auzoko goiko partea Independentzia kalearekin lotuko du, ur andela eta Zavala familiaren etxearen artean, etxe horren mugan, hain zuzen ere. Kale horrek galtzada, espaloia, argiteria, bateriako aparkalekua eta bidegorria izango ditu. Bidegorri hori, gerora, Torresoloko kanpoko igerilekuetara doan bidegorriarekin lotuko da.

Hitzarmenaren arabera, lanak urrian bertan hasiko dira, Udalak aurreratuko baitu obraren kostua (470.000€). Diru hori itzuli egingo dute promotoreek Udalarekin paktatutako epean.

Horrela, lehen fasearen urbanizazio lanak (900.000€) eta bigarren faseak barne hartzen duen Txorierriko sarbidearen eraikuntza (470.000€) hasiko dira aldi berean. Beraz, etxebizitza libreei dagozkien urbanizazio lanak bakarrik geratuko lirateke egin gabe, momentuz.

Azken hilabeteotan, Txorierri auzoan ere bai, Leioako Udalak urbanizazio hobekuntzak egin ditu: kaleak eta galtzadak barrutik asfaltatzea eta pintatzea, adinekoentzako gimnastika aparatuak jartzea, umeentzako josta lekuak berriztatzea eta ponpaketa etxolaren ondoko erremateko urbanizazio lanak. Udalaren inbertsioa 350.000 eurotik gorakoa izan da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa