Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Azaroaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-02-02 Kalean dira jada Liburujatun lehiaketaren galderak Martxoaren 27an bukatuko da erantzunak emateko epea
Libros / Liburuak

Leioako Udalaren Kultura Sailak, Euskara Zerbitzuak eta Udal Liburutegiak proposatu dituzte jada aurtengo Liburujatun lehiaketan parte hartzeko irakurri beharreko liburuen izenburuak eta hauei buruzko galderak.

Euskarazko liburuen artean; Xabier Mendigurenen “Elvis hil zen urtean”, Koldo Izagirreren “”Ez duk erreza, konpai!”, Arkaitz Kanoren “Belarraren ahoa”, Hasier Etxeberriaren “Eulien bazka” eta Joan Mari Irigoienen “Odolean neraman”, dira. Gaztelerazkoak, berriz, Harkaitz Kanoren “El filo de la hierba”, Yann Martelen “Vida de Pi”, Mark Haddonen “El curioso incidente del perro a medianoche”, Fernando Mariasen “El niño de los coroneles”, eta Mario Vargas Llosaren “El paraíso en la otra esquina” dira.

Irakurketa joko honen IV. edizioan parte hartzea oso erraza da. Aipatutako liburuak irakurri eta gero, sei itaun zehatzei erantzun behar. Liburu bakoitzeko gutxienez hiru galdera zuzen erantzunez gero, sari zozketan sartzeko aukera izango duzu. Kategoria bi daude: euskera eta gaztelera. Kategoria bakoitza bestearekiko independientea da, beraz, batean edo bietan har dezakezu parte. Baina ez ahaztu, jokoa 16 urtetik gorakoei zuzenduta dagoela.

Galderak eskuragarri dira albiste honi gehitutako dokumentuan, Liburutegian bertan, bere web orrian (www.bibliotecaspublicas.es/leioa/) edo Kultur Leioakoan (www.kulturleioa.net). Martxoaren 27an bukatuko da erantzunak emateko epea. Zure datuak (izen-abizenak, helbidea osoan, telefonoa eta jaioteguna) biltzen dituen orriarekin batera eman ditzakezu erantzunak Leioako Udal Liburutegian, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 20:00etara edo posta elektroniko bidez liburutegia@leioa.net helbidera, Liburujatun Irakurketa Jokorako mezua dela adieraziz (e-posta erabiliz gero, Liburutegitik bidaliko zaizun baieztatze mezua itxaron, mesedez).

Sari mota bi izango dira, irabazleentzat bi pertsonentzako afaria Hotel Artazan, eta gainontzeko sei sailkatuentzat ELKAR Megadendetan erabiltzeko 50 euroko txartelak. Bestalde, bi kategoriatan parte hartzen duten guztiei, beti eta liburu bakoitzean puntuazioaren erdia gutxienez lortzen badute, Irakurle Elebidun Sari Berezia emango zaie. Saria Kultur Leioako Lagun Txartela da, hau da, 2009 urte osoan Kultur Lagunek
dituzten abantaila eta deskontu guztiak izatea.

Sari zozketa apirilaren 24an, ostirala, ospatuko da 20:00etan Kultur Leioan. Zozketatutako sari hauetaz aparte, oparitxoren bat emango zaie bertaratzen direnei (liburu bakoitzeko gutxienez hiru galdera zuzen erantzun dituztenei) eta lunch-a ere eskainiko da.

Erlazionatutako dokumentuak:

Lehiaketaren galderak (pdf, 746 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa