2009-01-29
Santa Agedako kantuen XX. lehiaketan izena emateko epea bihar amaituko da
Kultur Leioan eman behar da izena
Bihar amaituko da Leioako Santa Agedako Kantuen XX. Lehiaketan izena emateko epea. Leioako Udalak antolatutako lehiaketa honetan parte hartzeko interesa dutenek urtarrilaren 30a baino arinago eman beharko dute izena Kultur Leioan (Jose Ramón Aketxe plaza, 11. edota 94.607.25.78 telefonoan).
Beti bezala, bi kategoria desberdin izango dira, bata 16 urtetik beherakoa eta bestea gorakoentzat. Jarduera eremuak, berriz lau izango dira, eta talde bakoitzak gehien komeni zaiona aukeratu beharko du. Zonaldeak hauek dira:
- A aldea: Lamiako.
- B aldea: Pinueta.
- C aldea: Leioako erdigunea.
- D aldea: San Bartolome / Basañez - Artatzagane.
Erlazionatutako dokumentuak:
Oinarriak (msword, 249 kb)
Partekatu:
Itzuli