Zorionak!
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Abenduaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-07-17 Konfiantza Eneko Arruebarrena. Leioako Alkatea
eneko / eneko

Urte erdia utzi dugu atzean. Udan sartzen gara, eta askorentzat, merezitako opor batzuez gozatzeko unea heltzen da, etxean edo kanpoan, nork bere neurrira. Beste batzuei, zoritxarrez, lana bilatzen jarraitzea dagokie, egoera ekonomiko larritik atera ahal izateko.

Jakina, Leioa eta leioztarrak ez gara egoera ekonomikoan dagoen irla bat. Familiok, enpresak, erakundeok… arazoak dauzkagu, baina arazoak arazo, balioa emateko aktiboak dauzkagu ere bai. Aktibitate ekonomikoa ikaragarri murriztu edo gelditu denean ere, Leioak nabarmentzea merezi duen erritmoa dauka.

Hiria garatzeko eta aukera espazio berriak sortzeko balio duten eraikuntza eta hirigintza prozesua aktibitate ekonomikoa markatzen duten termometroak dira. Burbuila egon den lekuetan desagertuta badago ere, erreferentea da oreka handiagoz funtzionatu duen lekuetan. Hori da Leioaren kasua.

Momentu hauetan, gure udalerriak partikular, enpresa, entitate finantzario eta erakundeen konfiantza dauka oraindik. Horren erakusle da Artatza, San Bartolome, Telleria, Aldapabarrena, Lamiako eta EHU-UPVren lursailean dagoen Bizkaiko Zientzia eta Teknologiaren Parkean aurrera doan aktibitatea. Aktibitate hori, epe labur-ertainean, Torresolo, Larrakoetxea eta Leioandirekin osatu nahi dugu. Leioak gaitasuna duelako konfiantza sortzen jarraitzeko.

Zentzu horretan, aipagarria da Lamiako-Txopoetaren kasua. Auzoa osorik berritzeko PERRIren lehen fasea amaituta, bigarren eta behin-betiko fasea hastea zegokigun. Urte bete arazoei aurre egin eta soluzioak proposatu ostean, martxan da bigarren fasea dagoeneko. PERRIren aktibitatea auzora itzuli da. Berri bikaina.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa