Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-08-24 Bizkaiko Aurreskuen 52.ediziorako izena emateko epea zabalik jarraitzen du
/

Leioa Udaleko Kultura eta Gazteria Sailak, Txikiak Txiki eta Gure Ohiturak herriko dantza taldeekin batera, Bizkaiko Aurresku Txapelketaren 52. edizioan parte hartzera deialdia zabaltzen du. Lehiaketan hurrengoko irailaren 8an, arratsaldeko 19.00etan izango da Ondizko probalekuan.

Izena posta bidez eman ahal izango da (atxikituta den izen fitxa bete ondoren edo bestela honako datu hauek agertzen diren agiria bidali beharko da: izena eta abizena, helbidea, telefono zenbakia eta zein dantza taldeko kidea den) baita posta elektronikoz ere. Lehiaketa egunean bertan ere eman ahal izango da izena Ondizen, 17.00etatik 18.00etara.

Ohikoa denez, modalitate bi izango dira, emakumezkoen eta gizonezkoen maila. Bi maila ezarri dira modalitate bakoitzerako: 16 urte baino gutxiagoko aurresku-dantzariak eta aurresku-dantzari nagusiak (16 urte baino gehiagokoak). Aurreskulariek aurreskuaren lau zati dantzatu beharko dute, parte hartzaile guztiek dantzatu ondoren, eta puntu guztiak batu eta gero, epaimahaiaren erabakia jakinaraziko da.

Garaikurrak ondokoak izango dira:
Emakumezkoen modalitatea.
Nagusien maila
1. saria: 450 €, garaikurra eta zapia.
2. saria: 300 € eta garaikurra.
3. saria: 150 € eta garaikurra.

Gazteen maila
1. saria: 200 € eta garaikurra.
2. saria: 150 € eta garaikurra.
3. saria: 100 € eta garaikurra.

Gizonezkoen modalitatean
Nagusien mailan
1. saria: 450 €, garaikurra eta txapela.
2. saria: 300 € eta garaikurra.
3. saria: 150 € eta garaikurra.

Gazteen mailan
1. saria: 200 € eta garaikurra.
2. saria: 150 € eta garaikurra.
3. saria: 100 € eta garaikurra.

Erlazionatutako dokumentuak:

Izen emate orria (pdf, 92 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa