Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Azaroaren 22a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-06-20 Leioandiko Babes Ofizialeko 100 etxebizitzen zozketa udazkenean izango da
leioandi / leioandi

Leioandiko zonaldean eraikiko diren Babes Ofizialeko 100 Etxebizitzen zozketa udazkenean izango da. Etxeebiden izena emateko 2011ko azaroaren 30era arte erregistroan sarrera izan duten eskabideak hartuko dira kontuan.

Etxebizitzen artean, lau etxebizitza mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoak izango dira. Halaber, 61 etxebizitza gordeko dira izen-ematearen antzinatasuna lau urtetik gorakoa dutenentzat. Gainera, beste 29 etxebizitza 25 eta 35 urte bitarteko bizikidez osaturiko bizikidetza-unitateentzat izango dira, eta azkenik, sei etxebizitza gordeko dira gainerako eskatzaileentzat.
Eskatzaileek hainbat kupotan aldi berean parte hartzeko baldintzak betetzen badituzte, atal honetan finkatutako lehentasun-hurrenkera jarraituko da.

Etorkizuneko titularretakoren batek erroldaturik egon beharko du Leioan, etxebizitzen esleipen-prozedurari hasiera ematen dion agindu hau argitaratzen den eguna baino hiru urte lehenagoko antzinatasunez. Baldintza hau Jaurlaritza eta Leioako Udalak izenpetu zuten hitzarmenean azaltzen da.
Onartutakoen zerrendetan, besteak beste, onartutako eskaera bakoitzari orotara dagokion zenbaki kopurua agertuko da.

2010. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 25.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Mugikortasun urria duten ezgaituak edo ezgaitu psikikoak izanez gero, ez da eskatuko gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatzea.

Itxaron-zerrenda agortuz gero, esleitu gabe geratzen diren etxebizitzak, dagokion lurralde ordezkariak zozketa bidez esleituko ditu araudiak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituzten eskabideen artean. Posible izango da Etxebiden izena emateko eskabideak kontuan hartuko diren azken eguna atzeratzea eta sustapenean interesa dutela adierazitako udalerriak zabaltzea.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa