2012-05-14
Gaztelubide aparkalekua gaur hasten da martxan
Gaur bertan sartuko dira Gaztelubide aparkalekuko lehenengoko erabiltzaileak. Hilabete osoan zehar banatuko dira plaza hauek beren jabeei notaritzan sinatu ostean. Pinueta auzoan eraiki berri den Dolores Ibarruri plaza berriaren azpian kokatzen da aparkaleku hau, eta dagoeneko 105 plaza salduta daude.
Oraindik herritarren batek interesa badu hauetariko plaza bat eskuratzeko aukera du Altair higiezinen enpresara deituta 94.435.60.90 telefonora.
Aparkaleku berri hau 400 plaza ditu lurrazpian, eta honen gainean aisialdi gune handi bat ireki berri da egonaldi zonaldea, umeentzako jolastokiak, saskibaloian aritzeko kantxa txiki bi, eta frontoia, Iparraldean direnen antzekoa. Honetaz gain, zonaldea berrurbanizatzeko errepidea hobetu da eta oinezkoekin bateragarri izatea lortu da. Guzti hau bi miloi euroko aurrekontua suposatu izan du Leioako Udalarentzat. Urbanizazio aldaketa guzti hauek kaleetatik hainbat kotxe ateratzea lortuko dute, eta honi esker zonaldean oinezkoen presentzia handiagotzea eta aisialdi gune berriak lortzea. Honen harira, Udalak urbanizazio lanekin jarraituko du.