Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2012-05-11 Leioaztarrek oso ongiko nota eman diote herriari
ikerfel / ikerfel

Leioaztarren gehiengoa bere herriarekin pozik agertzen da, eta azken urteetako bilkaera positiboa izan dela uste du, izan ere datozen urteetan ere horrela mantenduko dela uste du gehiengoak krisi ekonomikoa egonda ere.

Laburbilduta hauek dira Ikerfelek egindako azken ikerketaren ondorioak. Zehazki, Ikerfel enpresa adituak egindako ikerketa Herritarren hautematearen bilakaera aztertzen du eta 2005ean egindako ikerketaren emaitzekin alderatzen du. Ikerketa hau egiteko metodologia mistoa erabili da, hau da, kualitatiboa eta kuantitatiboa, lan talde birekin eta telefonoz egindako 800 elkarrizketekin 18 urte baino gehiago dituzten leioaztarrei.

Datuen arabera, Leioan bizi direnen %84 pozik edo oso pozik agertzen dira Leioan bizitzeagatik, 2005.urtean baino 10 puntu gehiago, 4,1eko puntuazioa emanez Leioari 5eko eskala batean (2005eko emaitza 3,8koa izan zen). Soilik Leioan bizi direnen %3 ez da pozik agertzen udalerrian bizitzearekin.

Azken zazpi urteotan Leioak bizi izandako bilakaeraren inguruan, Leioako populazioaren %72ak herria hobetu egin dela uste du eta %3ak txarrera egin duela uste du, bestetik %24ak ez du aldaketarik somatzen. Beraz, Leioa inguruko udalerriak baino hobeto posizionatuta dagoelaren hautematea %7 igo da.

Etorkizunari begira, bost urte barru, eta egungo krisi ekonomikoa izanda ere, leioaztarren %61ak Leioan bizitzea atseginagoa izango dela uste du, kontrakoa uste dutenak %6 osatzen dute, gainontzekoek gauzak berdin mantenduko direla uste dute.

Udalerri osoan zehar iritziak nahiko homogeneoak izan dira, eta hori datu esanguratsua da, zonaldearen arabera iritziak aldaketa handirik izan barik, hau da, erdialdean eta auzoetan iritziak antzekoak dira. Zentsu honetan bilakaera positiboaren hautemate oreka nagusi da.

Udal kudeaketari buruz, Leioako populazioaren %58ak positibotzat jotzen du, %7ak negatibotzat, eta %33arentzat eskasa da. Beraz, iritzi positiboak %7 igo dira joan den 2005etik eta negatiboak %5 jaitsi dira. Bataz besteko notagatik galdetuta, leioaztarrek 3,6ko nota jartzen diote Udalari 5 puntuko eskala batean.

Honetaz gain, leioaztarrek azken urteotan hobetutako gauzak azpimarratzen dute, adibidez, parkeak eta lorategiak, hezkuntza eta eskola zerbitzuak, Babes Ofizialeko Etxebizitzen eskaintza, sustapen ekonomikoa, kultura azpiegiturak, eraikitako espazioen kalitatea eta hiriko irudia. Bestalde, herritarrei gehien kezkatzen zaien gaien artean honakoak agertzen dira; langabezia, etxebizitza, aparkalekuak, komunikazioak eta Leioako sarbideak eta garraio publikoa.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa