2012-05-04
Irakalek “Leioako Pintxoa” sortzea proposatu du
Esperientzia hau Leioa Heziketa Komunitatea proiektuan sortu da
Herrigune Leioako Irakale proiektuak –Leioa Heziketa Komunitate bihurtu nahi du, hartara, hirian ikasketarako guneak eraikiz– “Leioako Pintxoa” prestatzeko ekitaldia antolatuko du gaur, maiatzaren 4an (ostirala), 18:00etan, La Avanzadako Boulevardean.
Ekimen honekin, parte hartzeko gonbita egiten zaie udalerriko herritar guztiei, Leioako ostalariekin, EHU-UPVko Ostalaritza Eskolako ikasle eta irakasleekin, nahiz herriko erretiratuekin egindako lanaren lehenengo fasearen ondoren. Lehenengo topaketan ateratako proposamenak abiapuntu hartuta, jolastu eta esperimentatu egingo da, beharrezko baliabideak kalera ateraz, “Leioako Pintxoa” sortzeko.
Hiriko ikasketaren erakusgarri, herritarrei proposamena egingo zaie “guztion artean sortzen dena probatu, jolastu eta dastatzeko”.